2012/04/16

Ikasbidaia

DBH4ko ikasleok Londresen egon ginen ikasbidaian. Martxoko azken astean joan ginen 4 egun igarotzera. Bertan zenbait leku bisitatu genituen: Big Ben-a, parlamentua, Picadilly Circus, Trafalgar Square... Lekuetara iristeko, Londresen asko erabiltzen diren garraioak erabili genituen, metroa eta bi pisutako autobusak. Esperientzia berria izan zen askontzat eta ondo pasa genuen.

 Hemen dugun irudian parlamentua eta Big Bena ikusten ditugu Tamesis ibaietik ateratako argazki batean.



Tower bridge zubia Londreseko lekurik ospetsuenetakoa da.


 Candem town, Londresen dagoen zona turistiko arrakastatsuenetako bat da. Bertan zenbait merkatu postu desberdin ikus ditzakegu: zapatena, arropana, tatuajena... Bertan ikus dezakegu etnia desberdineko jende asko: punkiak, heavyak...
Kurtsuko argazkia atera genuen lekua Wedminster da, William printzipea ezkondu zen tokia.

2011/12/19

Oiartzungo txerri eguna

Atzo 2011ko abenduaren 18an, Oiartzungo plazan txerri eguna ospatu zen. Elizalde eskolako dbh4ko ikasleok, azokan postu bat antolatu genuen. Bertan egon ginen 5 orduz jo ta ke lanean txistorra saltzen. Nahiz eta hotza handia egin, jende asko animatu zen azokara eta esan dezakegu salmenta handia egon zela.